Jangelako batzordea 21-22 ikasturteko ekainaren 29ko OOGn osatu genuen. Eskolako hainbat familiek gure seme alaben elikaduraren inguruko hausnarketak egiteko eta ahal den heinean jangela orduetarako hobekuntzarako bide bat zabaltzeko. Horretarako hainbat estrategia bultzatu nahi ditugu; ikasleen arteko eta begiraleen arteko bizikidetasun ona indartzeko; ahalik eta menu osasungarriena edukitzeko; eta jangela, eskolako hezkuntza-proiektuaren parte denez, hezterako leku atsegina bihurtzeko.
Batzordea hilean behin elkartzen da.
Animatu zaitezte parte hartzera!
Batzordeak antolaturik familiek proposamen ezberdinak egin ditugu eskola mailan.
klikatu argazkiak gehiago jakiteko.
Hamiketako osasungarria
Hamaiketakoentzako elikagai eta ideia osasungarrien zerrenda proposamena.
Uste dugu edozein une dela ona hobeto jaten lagunduko duten aldaketa txikiak egiteko.
Hona hemen proposamen batzuk:
- Fruta.
- Gazta.
- Gazta freskoa/Burgos.
- Jogurt naturala.
- Esne-brick.
- Cherry tomatetxoak.
- Galeperra-arrautza egosiak.
- Azenario egosiak edo gordinak (haur-azenario egosiak).
- Bokata: zatitutako oilaskoa, aguakatea, gazta, hummusa, tortilla frantsesa, tomatea, atuna...
Hamaiketako osasungarriei buruz gehiago irakur dezakezue webgune honetan: