Euskara proiektua

Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daudenez, normalkuntza proiektuaren bidez, ikasleak elebidun oso bihurtzea dugu helburu.  

Gure ikastetxeko maskota denak, Martzela Igela, ikasleak laguntzen ditu euskara bultzatzen.

Urtero, irakaslegoaren artean euskararen normalkuntza mintegia osatzen duten bi partaide izendatzen dira. 

Haien eginkizunen artean euskararen komunikazio gaitasuna osotasunez garatzea da. Horretarako hurrengo helburuak proposatzen ditugu:


IKASTETXEA

•Eskola barruan euskararen erabilera bultzatzeko guztion konpromisoa lortzea.

•Eskolako paisaia linguistikoa bizia izatea.

•Dokumentazio guztia euskaraz egiten jarraitzea.

•Hizkuntzen tratamendu bateratuaren hastapena.

•Kanpoko erakunde guztiekin beti euskaraz harremanatzea.

•Berritzegune eta udaletxeko euskara zerbitzuak proposatutako jardueretan parte aktiboa izatea.

•Hizkuntzaren kalitatea hobetzeko tresna digitalak erabiltzea (itzultzaile, zuzentzaile, hiztegi digitalak…).

•Kanpainak eta ekintza bereziak ohiko dinamikan integratzea.

•AZL langile euskaldunak ez direnak gutxieneko euskara erabiltzea.

•Hiztun eredu egokia ematea.


IKASLEAK

•Euskal Herriko kultura, folklore eta tradizioak ezagutzea.

•Ikastetxean beti euskaraz egitea, ahal den neurrian, eta erabilera hori beste eremuetara zabaltzea.

•Ikasgelaz kanpoko ekintzak euskaraz bultzatzea (Barnetegiak, irteerak eta txangoak,…).

•Ahozko interakzioa sustatzen duten metodologiak eta material didaktikoak programazioetan eta egunerokotasunean era sistematikoan txertatzea.

•Erabilera zuzena bultzatzea.

 

 FAMILIAK

•Familien euskararekiko inplikazioa lortzea.

•Eskolako familien aisialdiko kontsumoa euskaraz bultzatzea eta bideratzea.


IRAKASLEAK

•Irakasleak eredu linguistiko oso ona izatea.

•Irakasleen euskalduntasuna sendotzea.