Entzumen urritasuna duten ikasleen taldekatzea

ONGI ETORRIAK ZUBILETA ESKOLARA!

VID-20230217-WA0043.mp4

Zubileta HLHI ikastetxea entzumen urritasuna daukaten ikasleen taldekatze proiektua daukan eskarmentu handiko zentroa da. Dagoeneko 21 ikasturtetan zehar garatu du proiektu hau, zeinek gelako eskolatzea aldi berean ahozko hizkuntza eta zeinu hizkuntza erabiliz bermatzen duen (AH-ZH).


Ikastetxeko eta zonaldeko laguntza-baliabideen gain, berariazko irakasleak daude taldekatze horretarako, hau da, irakasle espezifikoak  (Zeinu Hizkuntzan aditua) eta gorren logopeda espezifikoa (Zeinu Hizkuntzan aditua). Profesional horien guztien laguntzarekin, haur gorren garapena bultzatu nahi da, arlo afektiboa, soziala, linguistikoa eta kognitiboan.

Horretaz aparte, familiei informazioa, aholkuak eta laguntza eskaintzen zaie.

ZH ikasteko hainbat jarduera egiten ditugu eskolako kide guztientzat: abestiak, poemak, ipuinak, igarkizunak, etab. Lan hau egiteko eta ZH ezagutzeko, eskolako jai egunak erabiltzen ditugu (euskararen eguna, Olentzero, tailerrak, antzerkiak, irteerak...) eta  eskola komunitate osorako  sentsibilizazio kanpainak egiten dira.