Etorkizuneko mundurako prestatzen dugu gure ikaslegoa. Gero eta mundu teknologikoago batean, pentsamendu konputazionala ezinbesteko trebetasuna da. Zubiletan, robotika ez da etorkizuneko irakasgaia: orainaldiko tresna da. Gure ikasleek arazoak ebazten, erronkak deskonposatzen eta irtenbideak diseinatzen ikasten dute modu ludiko eta dibertigarrian.
Gure ikasleek eginez ikasten dute.
Kubo Coding, LEGO Spike, Vinci Bot eta Cirkids roboten bidez, beren eskuekin probatzen, eraikitzen eta programatzen dute. Ikuspegi manipulatibo eta progresibo honek, sormena, iraunkortasuna eta akatsetatik ikasteko gaitasuna garatzen du. Hau, bizitzako edozein esparrutan maneiatzeko funtsezko konpetentzia delarik.
Teknologia baino askoz gehiago.
Zubiletan, robotika taldean lan egitea da, rol zehaztuekin eta proiektu errealekin. Saio bakoitza komunikazioa, lankidetza eta erronkaren aurreko autogestioa lantzeko aukera bat da.
L.H.4. mailatik gora ingelesez ematen da.