LIBURUTEGIA
Zubileta Eskolan beharrezkotzat jotzen dugu eskola-irakaskuntzak hainbat motatako testuen erabileran trebeak diren irakurleak sortzen laguntzea, kultura transmititzeko eta zabaltzeko bide desberdinen aurrean jarrera gogoetatsuak eta kritikoak sustatzea, eta aisialdirako gune garrantzitsu gisa irakurketarekiko interesa piztea.
Liburutegia zentroko ikasleen erabilerako martxan jarri genuen iaz irakurketa sustatzeko asmoarekin, baina, horrez gain, liburutegiak baditu beste hainbat funtzio, adibidez, ikastaldeetako tutoreon liburu mailegua bideratzea edo liburutegia zabalik dagoen bitartean, liburuzainak berak ere datozen ikasleekin mailegua bideratzea; ikasleekin elkartzeko gunea izatea, eskolak agintzen dituen etxerako lanak kideen laguntzaz bideratzea, irakurgune lasaia izatea eta abar.
Ikasturte honetan, liburutegia zabalik egongo da ordubat eta erdietatik ordu bi eta erdietara eta beste hainbat unetan gure ikasleen aisialdiak betetzeko funtzioa beteko du edota eskolako obrek irauten duten bitartean -euria den egunetan- errekreoak bideratzeko jolasen bitartez gune apropos bezala.erabilia izatea..
Bultza dezagun, beraz, espazio hau irakurketak libreago egiten gaituelako!