Jangela
Zubiletako jangelan “in situ” deritzon zerbitzua ematen dugu, hau da, gure ikasleek bazkaltzen duten janaria bertako sukaldariek egina da. Lehengaiak ekartzen dizkigute eta dena hemen sukaldatzen da.
Bi jangela ditugu:
Jangela txikia: 2 urteko ikasleentzat hornitua.
Gure eskolako txikienak lasai jateko aukera dute.
KLIKATU HEMEN ETA ESKOLAREN IZENA SARTU. MENU GUZTIAK IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUZUE.
Jangela handia: eskolako beste ikasle guztiek erabiltzen dutena bi txandatan antolaturik.
Jolas orduetan elkarbizitza eta entretenimendua sustatzeko ikasleek kudeatzen duten material gela bat daukagu. Bertan ikasleek behar duten jolas eta materiala maileguan har dezakete eta era autonomo eta arduratsuan erabiltzen dute. Ikasle arduradunek txandaka kudeatuko dute (apuntatu, jaso…).
Ordutegi honetan ere gure eskolako IGEak antolatutako eskolaz kanpoko jarduera ezberdinak eskuragarri ditugu: ingelesa, antzerkia, dantza, yoga besteak beste.
Bidelaguna proiektua ere badaukagu, eguerdiko ordutegian, laguntza behar duten ikasleek behar duten arloetan errefortzua jasotzen dute.