Historia


Zubileta eskola laurogei hamarkadako hasieran sortu zen, auzo berrian umeak eskolaratzeko beharrari erantzuna emateko.

Hasi zenetik, Zubiletak hezkuntza munduan jasandako aldaketei aurre egin die ikastetxearen nortasuna ahaztu barik: ingurumena zaintzea eta ikasleen aniztasunari modu eraginkor batean erantzuna ematea.

2000-2001. ikasturtean, eskolari nortasun handia ematen dion proiektu bati ekin genion, ikasle gorren taldekatzea deritzona. Ordutik hona, ikasle gorrak eta entzuleak bat egiten dute hezkuntza prozesuan zehar.