Eleaniztasunerantz
Zubileta Eskola D eredukoa izanik euskararen erabilpenari eta indartzeari garrantzi berezia ematen zaio, gure eguneroko bizitzan komunikazio eta ikasteko hizkuntza da eta.
Euskarak arreta berezia badu ere ikasle eleanitzak izateko bitartekoak jarriko dira, beste hizkuntzei (Gaztelera, Ingelera, Seinu Hizkuntza) behar duten tokia emanez.
Ingelesaren irakaskuntza indartu nahi dugu komunikazioaren ikuspegitik, eta beste hizkuntzetako irakasleekin batera, hizkuntza guztien arteko koherentzia metodologikoa ziurtatuko da.
Hona hemen proiektu honen helburuetako batzuk:
-Ikasleen hizkuntza gaitasuna lantzea eta zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko ahalmena garatzea, ikuspegi komunikatiboan oinarrituz.
-Hizkuntzen trataera bateratua aurrera eramateko eta eskola eleanitza bultzatzeko Hizkuntza Batzordea sortzea.
-Atzerriko hizkuntzaz gozatzea ikasleengan motibazioa bultzatzeko, eta ingelesa erabiliz komunikatzeko, Plastika arloan.
-Atzerriko hizkuntza beste errealitate eta kulturak ulertzeko erabiltzea, eta errealitate
horiek ulertzearen, errespetatzearen eta haiekin kolaboratzearen aldeko jarrera izatea.
-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiaz baliatzea, atzerriko hizkuntza lantzeko, eta ingelesez lantzen diren arloetan egindako produktuak ezagutzera emateko.
-Ikasleen hizkuntzekiko interesa piztea.
-LH6ko ikasleei egonaldietan parte hartzen laguntzea, ingelesaren erabilera sustatzeko (English camps).
-Lehen hezkuntzako ikasleei antzerki interaktiboko saioetara joateko aukera eskaintzea.
-Kultura-aniztasuna eta elkartrukea sustatzea bertako elkarrizketa-laguntzailearekin egindako saioetan.