Jantokia

ZERBITZUA

Eskolak jantoki zerbitzua eskeintzen du behar duten ikasle ororentzat, luzerako edota egun soltetarako ere, aurretik abisua emanda.

Jantokia kanpo enpresa batek kudeatzen du eta janaria geure instalazioetan egiten da.


JANTOKIKO OHIKO IKASLEEN DIRU - ITZULTZEA

Legedi berriaren arabera, eguneko kuotaren erdiaren (menuari dagokiona) itzulera jasotzeko hurrengo baldintzak bete beharko lirateke:

o Jantokira ez joatea gutxienez aste oso batean.

o Eskolari gutxienez 48 ordu lehenago jakinaraztea, beherago azaltzen den helbide elektroniko edo telefono zenbakian.

* Bekadunek ez dute kuotaren itzulera jasotzen.

Begirale, sukalde- eta office-langileen grebei dagozkien egunetako kuotak bueltatu egingo dira.

* Diru itzulera azken kuotan konpentsatuko da.

HARREMANAK

Umea eskolara faltatzekotan, jantokian eman behar da abisua.

Jantokiarekin harremanetarako zenbakia hau da: 944307426

Jantokiaren arduradunaren harremanetarako emaila: jantokikoarduraduna@zubiletaeskola.eus


MENU BASAL SERVICIO IN SITU JUNIO 2021.pdf