Gorren Taldekatzea

VID_20201120_124957.mp4

ONGI ETORRIAK

ZUBILETA IKASTETXERA!

¡Bienvenidos a la escuela Zubileta!

Welcome to Zubileta school!

欢迎来到祖比雷塔学校!

Zubileta ikastetxea, Basurto, Bermeo eta Durangoko ikastetxeekin bat, Bizkaiko ikasle gorren taldekatzea burutzen duen ikastetxea da.

Zubileta ikastetxean ikasle gorrak eta entzuleak Haur Hezkuntzatik seigarren mailara naturaltasun osoz elkarbizitzen dira.

Gorreria duten ikasleek euren eskola-bizitza beraien erreferentzia-taldean garatzen dute eta eskola mailan ezaugarri bera duten beste ikasle batzuk ezagutzeko aukera ere ematen zaie. Horrek identifikazio-eredu hurbilagoak izatea errazten du, eta horrek garapen global orekatuago bat lortzen laguntzen die. Ikastetxearen eta Getxoko Udalaren laguntza-baliabideez gain, berariazko irakasle batzuk daude taldekatze horretarako. Profesional horien laguntzarekin, haurraren garapen afektibo, sozial, linguistiko eta kognitibo orekatua sustatu nahi dugu.